XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskera/Euskara izenburua aldatzea eskatu du Tx. Peillen jaunak.

Lehen ere aipatu izan dela arazo hori, erantzun zaio, baina aldizkariak bide luze bat horrela ibilia duenez, hori ere elkargoaren historia dela uste dute batzartuek.

Dagoen-dagoenean jarraituko du beraz.

Batzarre egutegia Juan M. Lekuonak Euskaltzaindiko bere sarrera hitzaldia uztailaren 30ean egingo du Oiartzunen bere osaba M. Lekuona euskaltzaina zenaren hileta urteburuan.

J. Haritschelharek egingo dio sarrera erantzuna.

Bezpera arratsaldean Oiartzunen bertan bilduko da Onomastika batzordea Nafarroako lurralde mistoko toponimia zerrendari amaiera emateko.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Euskaltzaindiak ez du abuztuan batzarrerik egingo.

Iraileko batzarrea 30ean izango da, azken ostiralean, eta Gernikan.

Lexikografia eta estilistikako jardunaldiak egingo dira horren inguruan.

Batzorde bien arduradunek aurkeztutako gai eta hizlarien zerrendak banatu dira batzartuen artean.

Izendapenak Madrilgo Kultura Ministeritzatik literatura sorketa bultzatzeko diru laguntzen epaimahairako ordezkaria izendatzea eskatu dute. J. M. Lekuona izendatu da.

Zarauzko Udalak sorturiko VII. Xabier Lizardi literatura sariaren mahairako ere, lehendanik bertan ibilia denez, J. M. Lekuonaren izena eman da.

Oiartzungo Udalak Manuel Lekuona euskaltzain ohiari omenaldia eskainiko dio uztailaren 29tik abuztuaren lehenera bitartean, haren heriotzearen I. urtemugakari.

Bertako Seme kuttun izendatuko dute, herriko Kultur Etxeari han bere izena emango diotelarik.

Eskuartekoak J. San Martinek Miramar jauregiko egoitza berria nola izango den aditzera eman du, plano baten bidez egoitzaren kokapena eta barneko gelen banaketa azalduz.

Azken berriak aipatu ditu.

Herri Literatura batzordeak bere gaiak aztertu eta landu gogoz, Manuel Lekuona izeneko iker saria sortzea eskatu du.

500.000 pezetako saria izango da eta iragarpenaren oinarrizko baldintzak ekarri ditu. Aurtengoan onartu da.

Onomastika batzordeko idazkariak hurrengo jardunaldiak 1990ean Lizarran egiteko asmoa agertu du.

Besteak beste, Lizarrako Foruaren 900 urteburua dela, esan du eta Lizarra merinaldeko onomastika gai nagusitzat izango luke.

Jarraian osoko batzarrea egingo denez, geroago Bilboko Katedraren mendeurreneko ospakizunak hasteko, besterik gabe amaitutzat eman da batzarrea.

Fr. Luis Villasante Euskaltzainburua / J. M. Satrustegi Idazkaria.